XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Karlos argiñagaz asiko gara.

Mañarian dagoan Mendiburu (1) Iru arreba eukin ebazan Karlosek, eta Mendiburun gelditu zan bat, ezkonduta. An bizi dira orain aren urrengokoak baserriko semea zan Karlos Bustintza Olaso argiña.

Argiña eta arritaillugille ona.

Berak egiñak dira Urkiolako kanpandorrean dagozan Ebanjelistetatik bi, Otxandioruntza begira dagozanak.

Eleizako atearen aldemenetan dagozan urbedeinkatu-ontzi biak be berak egin ebazan.

Ur-bedeinkatu-ontzi biak dauke egillearen ezaugarria: C. B. batak, eta Carlos Bustinza besteak.

Benito Bizkarraren liburuan aipatzen dira onek arritaillu ta urbedeinkatu-ontziok.

Juliana Lasuen Agirrekin ezkondu zan Karlos argiña.

Abadiñoko alabea zan Juliana, Kalbarioaren ondoko etxean jaioa.

Oso barrieztauta dago orain etxe au, eta lengoaren antzik be ez dauko.

Mañariko kalean dagoan Etxanoa etxean bizi izan ziran, eta etxe onetan jaio zan Kirikino idazle aundia.

Gero, Zumelaga erosi ebenean, etxe eder onetan eruan eben euren bizitza.

(2) Bizitza-biko etxe eder bat da Zumelaga. Jauregi antzeko etxeaurrea dauko, arrilanduz egiña. XVII edo XVIII gizaldikoa dirudi; Ez dauko arma-arririk, baiña aberatsen batek edo beintzat dirudunen batek egiña, noski. Aboitiz abadea izan ei-zan, azkenengo ugazaba eta oneri Julianaren neba batek (Pauliño Lasuen Agirrek) erosi eutson, Karlos eta Julianarentzako. Pauliño au delineantea zan, Kirikiñori lagundu eutsona ikasteak egiteko. Beste anai bat be euki eban Pauliñok, Kindiñ Lasuen Agirre, delineantea au be. Gazterik il zan, ogei ta bi urtegaz, ikasteak amaitu eta laister.